Herrian bertan euskara eskolak jasotzeko aukera eman nahi du Mendaroko Udalak

Ainara Argoitia Arano

Mendaron ez dago euskaltegirik, baina herritik bertatik irten beharrik gabe euskara ikasteko aukera eskaini nahi die aurten ere Udalak herritarrei, eta izena ematera dei egin die interesatuei.

Azkeneko ikasturteetako bideari eutsi nahi die hala Udalak, eta irailean sartzeaz batera zabaldu du izena emateko epea. Interesatuek Kultura Sailean eman behar dute izena, kultura@mendaro.eus posta elektronikora idatzita nahiz 943 033 282 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da. Izena emandakoen arabera erabakiko dute gero nola gauzatu aukera hori.