Udaletik zehaztu dute Urban Forest (hiri basoak) izeneko Europako estandarretan oinarrituta egin dela lanketa hori, eta aurrerantzean herri barruko zuhaitzak plan horretan jasotako irizpideak kontuan hartuta kudeatuko dituztela. Plana diseinatu duen Arbolinnova enpresako Samuel Alvarez biologo eta arbolistak aurkeztuko du plana, udalbatza aretoan, 18:00etan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera, eta berezia egin diete inguruko arkitekto eta arkitektura ikasleei ere.
Hiri-basoek hainbat ekarpen egiten dituzte: batetik, erregulatze termikoak dira zuhaitzak, eta tenperatura 2 eta 8 gradu artean jaisten dute; era berean, airea garbitzen dute, kutsatzaileak eta partikula arinak iragazten dituztelako; eta, horrez gain, klima-babeslekuak eta erlaxatzeko guneak eskaintzen dituzte eta hegazti eta intsektuentzako habitat dira.