Sahatsu mendiko asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi Mendaron

Ainara Argoitia Arano

Sahatsuko bidea, arrakaldua. Arg.: Udala

Mendaroko Udaletik jakinarazi dute asfaltatze lanak egingo dituztela bihar eta etzi Sahatsu bidean, eta eragozpen batzuk sortuko direla, bereziki etzi.

Azaldu dutenez, bost zati asfaltatuko dituzte, eta HARSCO enpresak egingo ditu lanok. Bihar, juntak egingo dituzte eta zehaztu dute lan horiek ez dutela aparteko eragozpenik sortuko, baina etzi, ostegunean, hilaren 15ean, bidea moztu beharra izango dute, 08:00etatik 18:00ak bitartean. Harrobia dagoen lekutik gora moztuko dute errepidea.