'Gregoria: feminista jaio ala egin egiten da?' antzezlana taularatuko du Beatriz Egizabalek. Honela dio sinopsiak: "Galdera hauei erantzun nahiean nire bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Haurtzarotik heldutasunera. Inguru normatiboak izandako eragina. Inguru ez normatiboek izandako eragina… Feminismoaren olatu desberdinak aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai… edo ez?"