"Mendaroko Padel Pistaren Egoera: Onartezina eta arriskutsua.
Mendaroko padel pistaren egoera tamalgarria da, eta arriskuan jartzen ditu erabiltzaileen segurtasuna eta jokatzeko baldintzak. Instalazioaren mantentze-lan falta nabarmena da, eta premiazko neurriak hartu behar dira. Arazo larriak ditu pistak: alanbre-sarea hautsita dago, zorua oso irristakorra da, pistaren erdiko sarea apurtuta dago, babes-sareak zuloak ditu, zaborra nonahi aurkitzen dugu eta sarrailetako bat ez dabil duela hilabete batzuetatik. 10 euro ordaintzen ditugu orduko, baina ez dago argi nork kudeatzen duen diru hori eta zergatik ez den pistaren mantenimendu prebentibo eta aldizkako mantentze lanetan berrinbertitzen.
Ez dugu gauza handirik eskatzen; instalazioa, seguru, garbi eta egoera onean mantentzea besterik ez. Ordaintzen dugun prezioa kontuan hartuta, gutxieneko mantentze-lan duina espero dugu".