Iragarritakoa baino orduerdi beranduago hasi dute gaur erronka, 10:00etan. Goian-behean ari zuen euria, eta irteeran, prest zituzten Mendaroko Odol Emaileen Elkarteko boluntarioak beren afixa eta kartelekin, erronkaren babesleetako bat izan baita gaur elkarte hori, Udalarekin eta Gaztetxearekin batera. Espero bezala, ikusmin handia sortu du apustuak, eta jende ugari batu da ikustera, bai irteera puntura, bai eta bidera ere. Guztira, hamasei talde lehiatu dira, hiru lagunekoak denak. Atzo egin zuten zozketa taldeak osatzeko, eta talde bakoitzak prest zuen gaurkorako estrategia. Laguntzaile talde bat ere batu zaie erronkazaleei, epaile lanak eta bestelakoak betetzeko: Honako sei neska hauek osatu dute era honetako ekimen batek ezinbestean behar duen talde hori: Irati Mendikute, Nora Rubio, Iratxe Egaña, Josune Manteca, Eider Usobiaga eta Nahikare Urain.
Oharra: Albistean, parentesi artean topatuko dituzuen zenbakien taldeei egiten die erreferentzia.
Errelebo bi, bidean
Etxabeko bidegurutzean eta Berasaluzen zituzten erreleboak emateko lekuak, eta lehenengo errelebo lekura iristen azkarrena Julen Dobarro izan da (9.taldea). Haren atzetik iritsi dira Alain Soto (4) eta Ander Urain (15). Gainerakoak hurrenkera honetan iritsi dira Etxabeko bidegurutzera: Ander Aberasturi (13), Mikel Larrinaga (3), Eneko Urain (16), Alain Zulaika (12), Axular Agirregabiria (7), Aitor Etxeberria (10), Asier Olabe (1), Aimar Enjuto (14), Markel Naranjo (2), Nagore Urkiza (6), Ander Salegi (11), Malen Bizkarguenaga (5) eta David Hernandez (8).
Bigarren errelebo puntura iristen hiru lehenengoak honako beste hauek izan dira: Unax Salegi (9), Alberto Loiola (3) eta Ander Garate (15). Haien atzetik, eta nor bere pausoan, iritsi dira gainerako guztiak Berasaluzera, arnasa ondo beteta denak ere: Borja Rodriguez (16), Hodei Neu (14), Ainara Txurruka (4), Aner Gallastegi (6), Ruth Larrañaga (13), Maren Fernandez (1), Naroa Zubia (12), Goiatz Andonegi (10), Asier Landa (11), Lucia Duran (2), Irantzu Agirregabiria (7), Gorka Bolunburu (8) eta Olatz Cinto (5).
Berasaluzen irten eta Gaintxipiako gaina ukitzen lehenengoa Ion Fernandez (15) izan da, eta Ander Ariznabarreta (14) eta Iraitz Ferreira (16) izan dira Gaintxipiara iristen lehenengo hiru lagunak. Gainerakoak ordena honetan iritsi dira: Unai Agirre (9), Mikel Urkiaga (3), Halef Marques (13), Isaac Mancebo (4), Markel Egaña (6), Alex Ruiz (12), Marek Brinza (1), Paul Mendikute (10), Joseba Manteca (11), Beñat Fernandez (5), Kai Zubiaurre (8), Julen Bolunburu (2) eta Andoni Riaño (7).
Eta SAILKAPEN NAGUSIA honela gelditu da:
| 15. Taldea: Ion Fernandez, Ander Garate eta Ander Urain | 33:26 |
| 14. Taldea: Hodei Neu, Aimar Enjuto eta Ander Ariznabarreta | 33.52 |
| 16. Taldea: Borja Rodriguez, Eneko Urain eta Iraitz Ferreira | 34.01 |
| 9. Taldea: Julen Dobarro, Unax Salegi eta Unai Agirre | 34.24 |
| 3. Taldea: Mikel Larrinaga, Alberto Loiola eta Mikel Urkiaga | 36.08 |
| 13. Taldea: Ruth Larrañaga, Ander Aberasturi eta Halef Marques | 37.33 |
| 4.Taldea: Ainara Txurruka, Alain Soto eta Isaac Mancebo | 37.43 |
| 6. Taldea: Nagore Urkiza, Markel Egaña eta Aner Gallastegi | 38.38 |
| 12.Taldea: Alain Zulaika, Alex Ruiz eta Naroa Zubia | 38.41 |
| 1. Taldea: Asier Olabe, Maren Fernandez eta Marek Brinza | 39.08 |
| 10.Taldea: Paul Mendikute, Aitor Etxeberria eta Goiatz Andonegi | 39.16 |
| 11.Taldea: Joseba Manteca, Asier Landa eta Ander Salegi | 40.11 |
| 5.Taldea: Olatz Cinto, Beñat Fernandez eta Malen Bizkarguena | 41.45 |
| 8.Taldea: David Hernandez, Kai Zubiaurre eta Gorka Bolunburu | 41.56 |
| 2.Taldea: Lucia Duran, Julen Bolunburu eta Markel Naranjo | 42.04 |
| 7.Taldea: Andoni Riaño, Irantzu Agirregabiria eta Axular Agirregabiria | 42.17 |