Herritarren bizi baldintzak eta beharrak aztertzeko asmoz martxan duten egitasmoaren baitan prestatu dute inkesta, eta 59 urte baino gehiagoko herritarren artean zabalduko dute. Beren lan egoeraz, etxekoekin eta lagunekin harremanak izateko ohituraz, zaintza beharrez, autonomia mailaz, bizilekuaz, aisialdiaz eta denbora libreaz galdetuko diete, besteak beste, eta zahartzaroari lotutako zenbait usterekin ados dauden edo ez ere galdetuko diete. Udaletik zehaztu dute zahartzaroa eta jubilazio zikloa 65 urtetik gora izan arren, 59 eta 65 urte bitarteko herritarren iritziak eta balorazioak ere interesatzen zaizkiela, "orain faltan somatzen diren berrikuntzak gerora aplikatuko direlako".
Herritarrek etxean jasoko dute inkesta, eta azaroaren 2tik 13ra bitartean bete eta entregatu beharko dute. Eskura entregatu nahi duenak udaletxean bertan, Lagun Betikoen lokalean edota liburutegian utzi dezakete inkesta, beteta. Bestela, on-line bete nahi duenak ere badu horretarako aukera: gutunean bertan datorren QR-a eskatuta egin dezake edo beste lotura honetan sartuta: https://admin.zoom.eus/survey.html?token=GIofG6sEyVDV9fRBd2eC6y2qMVVea0