Buruan adarrak eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian edo zaldi ileen azpian ezkutatuta irten ohi dira kalera Momorrotxoak Altsasuko inauterietan, lepotik behera ardi larruz estalita, eta halatsu janzten dira Deabru Beltzak taldekoak ere beren Su talka ikuskizunerako, aurpegiak beltzez margotuta. Jendea izutzeko, eskuan sardea hartuta ibiltzen dira Altsasun Momorrotxoak, ezkilak hartuta zarata ateratzeko, baina halakorik gabe ibili ziren atzo Deabru Beltzak taldekoak, jende artean hara-hona, perkusioarekin eta suarekin inguru guztiak xaxatzen.