Bertol Arrietaren 'Gezurra berdaderoa' liburuaz solastatuko dira bihar Irakurketa Klubean

Ainara Argoitia Arano

Bertol Arrieta bere liburuarekin. Arg.: GUKA

Helduen Irakurketa Klubekoak bihar, azaroak 26, elkartuko dira liburutegian, eta oraingoan, Bertol Arrieta  (Zarautz, 1975) idazlearen Gezurra berdaderoa liburuaz ariko dira. Asier Serrano idazleak gidatuko du saioa.

Eleberri umoretsua da Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa. 2020an girotua dago liburua, pandemiak eragindako konfinamendu garaian. Pertsonaiak harrapatuta sentituko dira pandemiak eragindako egoera berezi hartan, bereziki protagonista, 44 urteko gizon "aldrebes samarra", gizon euskaldun baten prototipoa dena. Egoera absurdo askotan topatuko du bere burua, eta etengabe ariko zaio bere buruari barrezka. 

Asier Serrano idazleak gidatuko du saioa, hilero moduan, eta liburutegian bilduko dira, 17:30etik 18:30era. Hurrengo saioa azaroaren 17an izango dute, eta orduan Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen liburua landuko dute.

Haurren irakurketa kluba,  abenduaren 1ean

Haurren irakurketa klubekoa, berriz, abenduaren 1ean, martitzenean, elkartuko dira, adinaren araberako hiru taldetan. 17:00etatik 17:40ra, LH1 eta LH2koak; 17:45etik 18:25era LH5-LH6koak, eta 18:30etik 19:15era, LH3tik LH4rakoak. Arno guraso elkarteak antolatzen du haurren irakurketa kluba, Udal Liburutegiaren laguntzarekin, eta izena emandakoentzako saioak dira.