Herrian indarkeria matxistaren kontra egiteko talde egonkorra sortzeko bidea hasi dute Mendaron, Itaiaren eskutik. Eta gaurko, ekintza ikusgarria osatu dute, Tratu Onen Aldeko Taldeak bere garaian hasitako bidetik. Zapata gorriz bete dute Herriko Enparantza, eta kartelak eseki dituzte alderik alde, udaletxeko atarian eta frontoi bueltan. Karteletean, indarkeria matxistaren zenbakiak eman dituzte, bai eta arratsaldeko elkarretaratzerako dei egin ere. Itaiatik zehaztu dute hiru lan ildo zehaztu dituztela: erasoei eta erasotzaileei irmotasunez erantzutea; indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako babesa bermatzea eta matxismoari eta faxismoari aurre egitea. Horretarako kaleak hartzera deitu dute, "zapalkuntzan eta esplotazioan oinarritutako gizarte ereduari" aurre egiteko.
