09:30ean abiatu ziren Herriko Enparantzatik, zirak eta aterkiak hartuta, lainotsu eta ilun esnatu zelako eguna. Hogeita hamar bat lagun batu ziren ordurako eta abiatu ziren Garagartzan gora Etxabe aldera, Debara iristeko helburuarekin. Bidean hamaiketakoa egin, eta naturak eskainitako baliabideekin jolas egin zuten haurrek. Hiru bat orduko ibilaldia egin zuten taldean, eta Debara iriitsitakoan talde argazkia egin zuten, tren geltoki aurrean. Izan ere, trenez egin zuten itzulerako bidaia. Argazkiak: Beñat Urain / Arno guraso elkartea