Herriko Enparantzan egitekoa zuten elkarretaratzea, hantxe indarkeria matxistak hildako emakume eta umeak oroitzeko gaur goizerako jarrita zituzten zapata gorrien ondoan, baina euriagatik udaletxeko arkupean babestu dira elkarretaratzera batu diren lagunak, emakumeak asko. Asanbladakide baten azalpenak entzun ondoren batu dira denak Indarkeria Matxistaren aurka borrokatu! leloa zeraman pankartaren atzean, eta talde argazkia atera dute. Ordurako, udaletxeko ataria eta frontoi bueltak kartelez josiak zituzten deitzaileek. Haietan, emakumeen kontrako indarkeriaren molde ezberdinak erakusten zituzten egoera eta datuak zituzten idatzita.