Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatutako ekimena. Tailerra bukatu ostean, flysch beltzaren itsaslabarrak ezagutzera joango dira parte hartzaileak. Mutrikuko portuan itsasontzia hartu eta Saturrarango hondartzara arteko paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dute. Jarduera hau haurrei zuzendua dago. Ekimena doakoa da eta aurrez izena eman beharra dago labur.eus/haurrak loturan, #haurrak kodea erabilita.