Errege Koparen finaleko porra

Porran parte hartzeko epea bukatu da.

Errege Koparen finaleko porra

Errege Koparen finaleko porra

Barrenak porra berezi hau jarri du martxan Espainiako Errege Kopako finala dela eta. Animatu eta parte hartu! (Oharra: Fitxa bete ostean, balidatzeko, klikatu barreneko 'Parte hartu' loturan)

Atletico Madril-Real Sociedad partidaren amaierako emaitza asmatu behar da (90. minutuan markagailuan dagoen emaitza. Berdinketa balego, luzapeneko edo penaltietako golak ez dira kontuan hartuko).


Nork parte har dezake?
Porra irekia da, beraz, edonork parte har dezake. Erabiltzaile bakoitzak aukera bakarra izango du. Zapatua 21:00ak arteko epea izango da parte hartzeko. 

Emaitza asmatzen duten guztien artean Lizagasar sagartokixako produktu sorta zozkatuko du Barrenak. Irabazlerik ez balego, parte hartzaile guztien artean zozkatuko du saria.
 
Saria: Irabazleak Lizagasar produktu sorta jasoko du: sagardoa, ozpina, mermelada, konpota, sagar dultzea, madalenak, sagar kontzentratua eta Lizagasarreko poltsa eta galtzerdiak (aproposak korrika egiteko eta ezkontzetarako). 

Zorte on!