Mari Domingi eta Olentzerok herrira egin zuten bisita jaso dugu argazkitan. Udaletxean harrera egin zieten lehenengo eta, ostean, burdian ibili ziren kalerik kale, idiek tiratuta, ume eta gurasoak kalejiran atzetik zituztela. Azkenik, kiroldegian umeen gutunak jaso eta mendi aldera jo zuten berriro, ilundutakoan opariak banatzen hasi arte.