Beste lur-jausi bat Ezozibidean

E. Unamuno 2017ko urtarrilaren 11

Harri eta lur pila handia erori zen atzo errepidera, lehenago jausita zeudenak baino goraxeago. Hain zuzen ere, gaur hasi dira haitz hori egonkortzeko lanak.

Atzo arratsaldean gertatu zen lur-jausia eta udaltzaingoak hesiekin babestu zuen gunea. Lur-jausiak ez du inolako kalte materialik eragin.