Bi trailer Ezozira bidean galduta

Egoitz Unamuno 2017ko ekainaren 16a

Nonbait, GPSak gaizki bideratuta, bi trailer Ezozirantz abiatu dira gaur goizean. Horietako batek ordu eta erdi egin du mugitu ezinik, Ezozibidetik gorako bidea oztopatuz. Argazkiak:Gaizka Azkarate eta Eulogio Mancebo.

Lehenengo trailerra, goizean goiz berbideratu du udaltzainak:"Eibarrera zijoan, baina Ezozirako bidea hartu du eta galduta zegoen". Bigarrena, Sagar Errekako Oruesagasti lantegira zijoan, eta Ezozibideko biribilgunea pasatu orduko haizerik barik gelditu da mugitu ezinik. Ondorioz, goizeko 11:30etik 13:00etara bitartean Ezozirako bidea itxita izan da trafikoarendako. 

Udaltzainak adierazi digu, datozen egunetan arazoa nondik datorren aztertu beharko dutela.