Aspanogiren aldeko jaia atzeratzea erabaki dute eguraldiagatik

Egoitz Unamuno 2017ko ekainaren 28a

Iaz antolatu zuten lehen aldiz Aspanogiren aldeko elkartasun-jaia Etxaburuetan, eta herritar asko hurreratu ziren.

Antolatzaileen oharra zabaldu dute jakinaraziz zapatuan Etxaburueta kalean egitekoa zen elkartasun jaia berta behera laga dutela, eguraldi txarra iragarrita dagoelako. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, "elkartasun jaiaren helburua Aspanogirendako dirua batzea da, eta iragarpenek zapatuan eguraldi txarra egingo duela diotenez, erabaki dugu jaiairaila amaiera edo urria hasierara atzeratzea."