Kazerolada zubian, kataluniarrei babesa adierazteko

Egoitz Unamuno 2017ko urriaren 1a

Soraluzeko Gure Esku Dagok deituta, ehunen bat herritarrek kazerolada egin dute zubian. Elkarrekin L'Estaca kantatuz amaitu dute kataluniarrei babesa adierazteko ekimena.

Kazerolada amaitu aurretik, Iñaki Amutxastegi, Gure Esku Dagoren bozeramaileak, hartu du hitza. "Ekimen honekin babesa adierazi nahi diogu Kataluniako herriari, eta, salatu, Espainiako estatuak abiatu duen  indarkeriazko errepresioa. Berrogei urtean iraun duen horma bota behar dugu, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izan dezagun, kataluniarrek bezala, euskaldunok ere", adierazi du.