Gipuzkoan jaio den lehen umeak Soraluzeko jatorria du

Ubane Madera 2018ko urtarrilaren 2a

Danel Gonzalez Iñurrieta gurasoekin. Argazkia, Goiena.

Danel Gonzalez Iñurrieta da 2018an jaio den lehen gipuzkoarra. Eta haren paperetan bergararra dela ipini arren, guraso biak soraluzetarrak ditu: Maitane Iñurrieta eta Jabier Gonzalez.

Urtarrilaren 1ean 03:30ean jaio zen Danel Gonzalez Iñurrieta, 3 kilorekin.