Jendetza eta "emozioa" berdintasunaren aldeko kalejiran

Egoitz Unamuno 2018ko martxoaren 8a

Ehunka lagunek, emakumeak, bereziki, parte hartu dute, Martxoaren 8a dela eta, eguerdian egin den kalejiran. Antolatzaileek eta parte hartzaile askok azpimarratu dute "emozioa", horrenbeste emakume batuta ikusteak eragin diena. 

Aurrez iragarrita zegoen elkarretaratzeaz gainera, momentuan inprobisatu duten kalejira jendetsua ere egin dute herriko kaleetan zehar.