Euskaraz ikasten diharduten plazentziatarrak

Egoitz Unamuno 2019ko apirilaren 4a

Euskaltegian euskara ikasten edo hobetzen diharduten hainbat plazentziatar ageri dira argazkiotan. 

Aurten AEKren herriko euskaltegian 34 ikasle daude matrikula eta hiru talde osatu ahal izan dituzte: goizez, bazkal ostean eta iluntzean. Gainera, euskararik ezagutzen ez duten herritarrendako ikastaro laburra ere martxan da, Aisa izenekoa, 7-8 ikaslerekin. Azken honetan, Uxue Gallastegi herritarra da irakaslea.