Lehenengo, amiantoa erretiratuko dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko apirilaren 30a

Errabal kaleko 12. zenbakiko etxea.

Muntatu dute aldamioa Errabal kaleko 12. etxearen inguruan. Bizkaiko Zandesa enpresak egingo ditu etxea botatzeko lanak. Enpresatik esplikatu dutenez, eraiste-lanak egiten hasi aurretik, baina, etxean dagoen uralita edo amiantoa kentzera etorri beharko dira adituak.