Zapatuan, baserritar eta artisau azoka

Ubane Madera Zangitu 2020ko ekainaren 22a

Artisauak azokan. Artxiboa.

Zapatuan, baserritarrek eta artisauek azoka berezia egingo dute, 10:00etatik 14:30ak bitartean, Plaza Zaharreko karpapean. Alarma egoera ezarri zenetik artisauek egingo duten lehen azoka izango da. 

Zapatuko azoka berezian, produktu freskoak eta artisau lanak eskuratzeko aukera izango da, herriko baserritarren eta artisauen eskutik. Baserritarrei dagokienez, Lesarrik, Osumak, Arizagak eta Egotzak eramango dituzte barazkiak, ogiak, postreak, gaztak eta abarrekoak. 

Artisauei dagokienez, berriz, jantziak, osagarriak, bitxiak, egurrez egindako lanak eta beste izango dira aukeran, honako artisauen eskutik: Oparitxoak, Orratz, Damy, Kilikilima, Aupa Gu! eta Saadia Nasir.