Lourdes Vazquez eta Imialda Mateo Marcos irabazle

Ubane Madera Zangitu 2020ko uztailaren 6a

Maria Lourdes Vazquez, Iker Aldazabal eta Imialda Mateos Ramos sari banaketan, goizean.

Epaimahaiak horrela erabakita, Maria Lourdes Vazquez Barrenetxearen eta Imialda Jesus Mateos Ramosen (Fatima) balkoiak dira lorerik ederrenak dituztenak. Bi lehiakideak beteranoak dira lore lehiaketan eta baita ere saridun modura. Goizean jaso dute saria, Iker Aldazabalen eskutik.

Plaza Berrian egin dute sari-banaketa. Bi irabazleek poz handiarekin jaso dute epaimahaiaren erabakia, are gehiago aurten, azken urteotako parte-hartzerik handiena izan baita.

Vazquezek kontatu du apirilean sartu zituela orain ikusgarri dituen loreak, Mateos Ramosek, berriz, maiatza hasieran, alabak emanda. Dituztenak moduko lore ederrak izateko, berriz, ez ei dute aparteko sekreturik. Fatimak "ureztatu besterik ez ditu" egiten; Vazquezek, berriz, "ureztatu eta bitaminak bota".

Bestalde, biek ala biek azpimarratu dute urte guztian izaten dituztela balkoiak loran.

Hementxe ikusgai bi balkoi irabazleak:

Maria Lourdes Vazquezena:

Imialda Jesus Mateosena: