Teilatu pusketak jausi dira

Ubane Madera Zangitu

Etxe ingurua hesituta.

Atzo, martitzena, hesitu egin zuten Zubi Nagusiko harategi gaineko etxe ingurua, geltokiaren ondoan dagoena. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, teilatu-fatxadako harri pusketak jausi egin dira pasealeku aldera dagoen terrazara, harategiarenera. 

Etxearen jabea jakinaren gainean dago, gainera, etxe horrek eraikinen IAT-a pasatu beharrean dago. Beraz, batera edo bestera, konponketaren bat egin beharko diote eraikinari. Bien bitartean, hesituta egongo da ingurua, badaezpada ere.