COVID-19an positibo eman du soraluzetar batek

Ubane Madera 2020ko uztailaren 17a

Koronabirusaz kutsatutako herritar bat antzeman dute azken egunotan. Uztailaren 15ean eman zuen positibo. Pertsona hori bakartuta dago eta haren familia osoari egin dizkiote PCR probak.

Mendaroko ospitaletik lasaitasunerako mezua helarazi dute. Diotenez, kasua "kontrolpean" dute.