Frontenis txapelketa bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2020ko urriaren 23a

Iazko txapelketako partidetako bat.

Bizi dugun osasun egoera dela-eta, bertan behera laga dute azaroan jokatzekoa zen Frontenis Txapelketa. Antolatzaileek adierazi dute “ahal denean” ahaleginduko direla berriro ere antolatzen. 

Joan den astean iragarri zuten azaroaren 7ko asteburuan jokatuko zela aurtengo martxoan bertan behera gelditu zen Frontenis Txapelketa. Baina, iragarpenetik astebete pasatu ez dela, bertan behera laga behar izan dute txapelketa, “egoera oso txarra” delako, antolatzaileen esanetan. 

Hori bai, jakinarazi dute, “ahal denean” ahaleginduko direla txapelketa berriro ere antolatzen.