Gau beldurgarria

Ubane Madera Zangitu 2020ko urriaren 31

Gaur, zapatua, iluntzea iristeaz batera, mamuak, arimak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak ibili dira herrian kalerik kale. Beste urte batzuetan baino gozoki eske laburragoa egin behar izan duten arren, soinean jantzitako beldurrezko mozorroen paperean bete-betean sartuta, ederki asko ospatu dute Arimen Gaua.