Kontrargiren egutegia salgai

Ubane Madera Zangitu 2020ko azaroaren 3a

Egutegiak duen argazkietako bat.

Eguenetik, azaroaren 5etik eskuratu ahal izango da Soraluze 2021 egutegia, Kontrargi Argazki Kolektiboak egindakoa. Herriko edo herrian ateratako argazkiz osatuta dago. Prezioa, ohikoa: 2 euro.

Honako lekuetan ipiniko dute salgai Kontrargiren egutegia: Iñaki, Iñarra eta Marimar harategietan; Mendizabal eta Bolintxo okindegietan; Iratxo gozodendan; Arcelus saltokian eta Asigor tabernan.

Herriko paisaiak, kaleko irudiak eta gertakari sozialak erakusten ditu egutegiak hil bakoitzeko argazkietan.