'Harago joan gabe, Sagar Erreka', Juan Antonio Palacios argazkilariaren bideoa

Ubane Madera Zangitu 2020ko abenduaren 9a

Atzotik, martitzena, bolo-bolo dabil sare sozialetan Sagar Errekako putzuaren gaineko bideo bat: Harago joan gabe, Sagar Erreka. Putzuaren eta inguruaren edertasuna erakusten du bideoan Juan Antonio Palacios eibartar argazkilariak. 

Palacios argazkilariak, besteak beste, Paisajes naturales izeneko erakusketa egin zuen Soraluzen 2005ean, Kontrargiren eskutik.