Kejak eta eskarixak

Plaza Zaharreko farolak konponduta

Ubane Madera Zangitu 2020ko abenduaren 15a

Joan den barikuan konpondu zituzten Plaza Zaharreko farolak, urrian, karpak apurtutakoak. Alkateak esplikatu duenez, argiketariak libratzeko zain egon dira konponketa-lanak egiten ahal izateko. Perosanz enpresak egin ditu lanok, 573,90 euroko aurrekontuarekin.