Kexak eta eskariak

Espaloian oinezkoendako leku barik

Erredakzioa

Furgoneta txarto aparkatuta.

Txarto aparkatutako furgonetak erabat eragozten du oinezkoak espaloia erabilita ailegatu ahal izatea Estaziñoko zebrabidera. Jarrera hori salatzeko argazkia bidali du O.A. herritarrak. Gainera, eskola-irteera orduan laga dute furgoneta horrela aparkatuta, umeak joan-etorrian dabiltzan momentuan.