Kejak eta eskarixak

Edukiera-muga beteta, zineman

Ubane Madera Zangitu 2021eko otsailaren 15a

Umeak zinematik irteten.

Atzo, domeka, hainbat ume eta guraso 17:00etako pelikula-saioa ikusi barik geratu behar izan ziren, COVID-19a dela-eta zinema-aretoetarako ezarritako edukiera-muga bete egin zelako. Kexu ziren hainbat guraso horregatik. Udalak dio hurrengo baten egoera errepikatzen bada, saiatuko dela irtenbideren bat topatzen.