Kejak eta eskarixak

M8a borobiltzeko hitzordua, bihar

Ubane Madera Zangitu 2021eko martxoaren 2a

Bihar, eguaztena, Martxoaren 8ari begirako azken xehetasunak lotzeko eta apaingarriak egiteko hitzordua egin du herriko M8 Plataformak. 18:00etan elkartuko dira, Gaztetxean. Ondoren, egindako apaingarriekin herria jantziko dute. Esan dutenez, eskuzabalik hartuko dituzte laguntzeko gertu daudenak.