'Ekarri Laguna', musika eskolako eskaintza ezagutzera emateko ekimena

Ubane Madera Zangitu 2021eko apirilaren 23a

Apirilaren 26ik maiatzaren 14ra bitartean, Ekarri Laguna ekimena izango da abian musika eskolan. Musikako eta instrumentuetako eskolak zelan ematen diren zuzenean erakustea da helburua. Horretarako, musika eskolako ikasle bakoitzak bertan matrikulatuta ez dauden bi lagun gonbidatu ditzake, bere instrumentuko klasera. 

Ekarri Laguna ekimenean, musika eskolako ikasleak eurak izango dira protagonista, irakasleen gidaritzapean.