Ikasturte amaierako kontzertua antzokian izango da

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 16a

Musika eskolako hainbat ikasle.

Gaur, eguaztena, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du Soraluzeko Musika Eskolak. Hasierako asmoa zen frontoian egitea, aire librean, baina ekaitz arriskua dela-eta, antzokian egitea erabaki dute. 

Gogoan izan kontzertua bi txandatan banatuta eskainiko dutela. 17:30ean, gaztetxoenek Pentagramaenea ipuin musikatua taularatuko dute. Eta 19:00etan, berriz, musika ikasle helduagoen txanda izango da. Baita trikitilariena eta pandero-joleena ere.

Lehen txandako saioa ikustera joateko gonbidapen berdeak eraman behar dira eta bigarren txandarako gonbidapen laranjak.