Izateko, desiratzeko eta maitatzeko modu ezberdinak errespetatzearen alde

Egoitz Unamuno 2021eko ekainaren 28a

Arratsaldeko elkarretaratzea.

"Ez itzazu diskriminatu, ez eta mugatu, izateko, egoteko, desiratzeko, maitatzeko... dauden modu desberdinak" eskatu dute LGTBI Harrotasunaren Eguneko elkarretaratzean. Hogeita hamarren bat herritar batu dira plazan.