Eguraldi freskoari udalekuen berotasunarekin egin zioten aurre

Ubane Madera Zangitu 2021eko uztailaren 8a

Zaku-karreretan, sokatiran, aurpegia eta maskarak margotzen, eskumuturrekoak egiten… irudimenik ez zaie falta udalekuetan eta euria euri, atzo ere goiz pasa ederra egin zuten umeek Kukumixoko begiraleen eskutik. Konturatu orduko, ia bukatu zaie udalekuen lehen astea. Argazkiak: Kukumixo Aisialdi Taldea.