Punk-rock doinu indartsuak taularatu zituen Rebel Nois taldeak

Ubane Madera Zangitu 2021eko uztailaren 24a

Bertako eta inguruko jarraitzaileak ikusle zituztela, indartsu jardun zuen Debagoienetik etorritako Rebel Noise musika taldeak. Arrasateko, Oñatiko eta Aramaioko musikariek, punk-rock doinuen erritmo gogorrarekin, kantu ezagunak interpretatu zituzten eta Ikusleek nekez eutsi zioten jarlekuan eserita egoteko derrigortasunari. Horren ordez, ozen jardun zuten taldekideekin batera kantuan.