Gaur, Gipuzkoako txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte kiroldegiko frontoian

Ubane Madera Zangitu 2021eko irailaren 17a

Pilotariak Gipuzkoa txapelketan, iaz.

Gaur, barikua, Gipuzkoako txapelketako hiru pilota partida jokatuko dituzte Arane kiroldegiko frontoian. 18:00etan hasiko da jaialdia; kadeteek jokatuko dute lehenengo, eskuz binaka; nagusiak izango dira ondoren, haiek ere eskuz binaka eta azkenik, gomazko paletako partida izango da.

Honako bikoteek jokatuko dituzte gaurko partidak

  • Kadeteak eskuz binaka:
    Ibarra-Caramanzana (Soraluze) Andoaingo bikotearen kontra.
  • Nagusiak eskuz binaka:
    Murua-Bolinaga (Soraluze) Villabonako Urbieta anaien kontra.
  • Gomazko paleta:
    Santamaria-Fernandez (Soraluze) Andoiango Loidi-Eskudero bikotearen kontra.