Soraluzetarrak ere gonbidatu dituzte Bilboko manifestaziora

Ubane Madera Zangitu 2022ko urtarrilaren 21a

Bizitza Plataformak Plaza Berrian ipini duen pankarta.

Biharko, zapatua manifestazioa deitu du Bizitza plataformak Stop Diktadurarako Pasaportea lelopean. 17:00etan abiatuko da protesta ekimena Bilboko La Casillatik. Soraluzetarrak ere gonbidatu dituzte bertaratzera.  Besteak beste, salatu dute “inokulazio masibo esperimentalaren bidez instalatu” dutela pasaporte “lotsagarria” , hark atea zabaltzen diola “orain arte ezezaguna den totalitarismo mota bati” eta “kontrol sozialerako” tresna dela. 

Bizitza Plataformak salatzen duenez, COVID pasaportea ez da “osasun-kontua”, baizik eta atea irekitzen dio “orain arte ezezaguna zen totalitarismo mota bati, itzulerarik gabeko totalitarismo bati”. 

Horrekin batera, ohartarazpena ere helarazi diete “erakundeei, alderdi politikoei eta gainerako gizarte-eragileei” esanez ez dutela “herritarren aurkako abusu gehiagorik onartuko, ezta diskriminazio bakar bat gehiago ere”.

Soraluzetik Bilbora bertaratzeko autobusa Eibarren zein Elgoibarren har daiteke. Izena emateko: 617171520 (Eibar) edo 650431859 (Elgoibar)