Jakitzeko modukua

Suhiltzaileak salbamendu praktiketan

Ubane Madera Zangitu 2022ko martxoaren 22a

Domekan, Mendiola industrialdean zebiltzan herritarrek entretenimendu ikusgarria izan zuten goiz-eguerdi partean. Eibarko suhiltzaileak bertan izan ziren, salbamendu praktikak egiten. Pertsona bat ibaira jausita bailegoan, bertatik erreskatatu zuten, garabia baliatuta.