Euskal Herrian dira

Ubane Madera Zangitu 2022ko apirilaren 12a

Gaur goizean, martitzena, Bilbora ailegatu dira Inna Licarchuk eta haren alaba Tania eta Sofía ukrainarrak, hango gerrako errefuxiatuak. Bilbora joan da euren bila Mertxe Galarraga soraluzetarra. Datozen orduotan Soraluzera ekarriko ditu, familiaren etxera.