Jakitzeko modukua

Pareta pusketak lurrera

Ubane Madera Zangitu 2022ko ekainaren 1a

Udaltzaina etxeko pareta pusketak kentzen.

Atzo arratsaldean, martitzena, Zubi Nagusiko etxe bateko paretako hainbat baldosa lurrera jausi ziren, hainbat bizilaguni sustoa emanez. Gainera, pareta bereko baldosa gehiago jausteko arriskuan zeuden. Egoera ikusita, udaltzainak hesiarekin itxi egin zuen pareta ondoko espaloi zatia eta arriskutsu zeuden baldosak bota egin zituen, inoren gainera jausi ez zitezen.