Kexak eta eskariak

Seinalea faltan

Ubane Madera Zangitu

Aspaldi jakinarazi zuen R.I. herritarrak Kalebarrengo kale sarreran, Gabolatserako noranzkoan ibilgailuak ezin direla pasatu ohartarazteko debekuaren seinalea faltan dagoela. Kontatu duenez, dagokion lekuan ere jakinarazi zuen, baina oraindik orain, seinaleak ipintzeke segitzen du.