Domekan, hockey ligako partidak Aranen

Ubane Madera Zangitu 2022ko abenduaren 2a

Domekan, egun osoan zehar hockey partidak jokatuko dira Araneko frontoian. Goizean, ligako partidak jokatuko dituzte eta arratsaldean, berriz, lagun artekoak. Goizeko jardunari dagokionez, 09:00etan jokatuko dute lehen partida eta 14:00etan azkena; arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko da hockey jardunaldia. Marrasen eskutik dator hitzordua.

Honako karteldegia izango da domekan, goizean:

09:00: Marras (Soraluze) - Burdinola B (Bergara)
10:00: Burdinola B (Bergara) - Burdinola A (Bergara)
11:00: HSE Arranoak (Amorebieta-Etxano)-Marras (Soraluze) 

12:00: Sumendi (Gasteiz) - Muskerrak (Agurain)
13:00: HSE Miruak (Amorebieta-Etxano) - Lauro (Loiu)
14:00: HSE Arranoak (Amorebieta-Etxano)- Burdinola A (Bergara)

Arratsaldez: 

Marraseko hiru mailatako taldeek Erriberabeitiko Dragons taldearen kontra jokatuko dute.

17:00etan alebinek; 18:00etan infantilek eta 19:00etan emakumeek.