Madrilerako txangoa beteta

Ubane Madera Zangitu 2023ko apirilaren 5a

Dagoeneko itxi dute Madrilerako txangorako izen-ematea Itxaropena elkartean, bete egin baita autobusa. 44 lagun joango dira Espainiako hiriburura apirilaren 27tik 29ra bitartean. Txangoan, hiriburua ikusteaz aparte, Mamma Mia musikala ere ikusiko dute soraluzetarrek.