Zirku ikasleak Gernikako zirku eskolan

Ubane Madera Zangitu 2023ko maiatzaren 23a

Herenegun, domeka, Soraluzeko zirku ikasleko 21 ikasle eta haren irakasle Arrate Espilla Gernikan izan ziren, bertako Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolan bisitan. Mini jump-a, slacklinea, monozikloa, bola akrobatikoa eta bestelako materialak baliatuta, ariketa eta jolas berriak probatu eta ikasi zituzten soraluzetarrek. Argazkiak: Arrate Espilla.