Agurtu dute ikasturtea eskola kirolean

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 27a

Gaur, zapatua, Eskola Kirolean ibili direnek ikasturtea agurtu dute, goiz-pasa borobila eginez. Lehenengo, jarduera fisikoan oinarritutako jolasak egin dituzte, adinka banatuta. Azkenik, opariak zozkatu dituzte partaideen artean, Plaza Berrian. Neska-mutikoek pozik hartu dituzte jasotako baloiak, uretarako materiala, surf taulak, motxilak… eta beste opari.